Image

Ertzaintza oldartu egin zaie herritarrei Erandioko etxegabetze batean

Hainbat lagun elkartu dira etxegabetzea eragozteko, Bilboko Etxebizitza Sindikatuak eta Uribe Kostako GKSk deituta. Goizean goizetik izan da Polizia atarian, azkenean, eraikinaren garajetik sartu da. Hara sartu dira protestan zebiltzanak ere, Ertzaintza oldartu egin zaie orduan. 13:00ak aldera bota dute etxetik bizilaguna.

Hustu nahi duten etxea Caixabank bankuaren jabetzakoa da, eta han bizi den gizonak bost urte daramatza bertan. Hiru epaiketa izan ditu; aurreneko biak irabazi egin zituen, eta azkenekoa galdu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image