
Espetxe-politikan aldaketak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin du gehiengo sindikalak
LAB, ELA, UGT, ESK, STEILAS, CGT, CNT, EHNE, HIRU eta ETXALDE sindikatuoe hileroko mobilizazioa egin dute Bilbon, espetxe-politikan aldaketak aldarrikatzeko. Euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea, gradu-aldaketak eta legeria arruntean jasotako espetxe-onurak lortzea, gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten pertsonak espetxetik ateratzea, kartzeletik ateratzen direnak lan mundura bueltatzea edo legeria berrikustea zigorren salbuespeneko luzatzea saihesteko dira egin dituzten aldarriak.