Euskal Herrian harrera duina aldarrikatzeko hainbat pertsonek kalean pasa dute gaua

Euskal Herria Harrera Herria dela aldarrikatuz, gau osoko kontzentrazioak egin dituzte Euskal Herriko zazpi hiritan. Hala, "diskriminaziorik ez izateko eta harrera duina izateko eskubidea" aldarrikatzeko kalean igaro dute gaua. Mobilizazioak egin dituzte Bilbon, Barakaldon, Arteagan (Bizkaia), Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.

Kalean bizi direnentzat oinarrizko eskubideak berma dezatela eskatu dute. Pertsona arrazializatuen eta migratuen kolektiboek eta harrera sareek egin dute deialdia; besteak beste, Ongi Etorri Errefuxiatuak, SOS Arrazakeria, Mbolo Moye Dole, Donostiako Kaleko Afari Solidarioak, Basoa eta Agharas taldeak batu dira.

Elkarteok salatu dutenez, 500 pertsona baino gehiago daude etxerik gabe eta erroldatzeko arazoekin.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image