
Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du martxoaren 23rako
Euskararen eta euskaldunen aurkako oldarraldia salatu dute gazte euskaltzaleek, euskalgintzako hainbat norbanakok eta eragilek. Herri erantzun sendo bat antolatzeko beharra nabarmendu dute, tartean, martxoaren 23ko ‘Hezkuntza euskaraz izan behar da’ mobilizazioetara deituz.