Euskarak hartu ditu Sartagudako kale eta plazak

Ebro ertzeko herriak herriko bazterrak izendatzen dituzten plakak elebiz jarri ditu, euskaraz eta gaztelaniaz. Nafarroa Aurrera, Mertxika Gazte antolakundeak eta Agerraldiak sustatutako ekimenak Udalaren atxikimendua eta Nafarroako Gobernuaren babesa izan ditu, eta honen bidez, euskalduntzearekiko aurrerapausoa eman du Nafarroako hegoaldeak.