Image

Euskarazko bikoizketa zutabe 'ezinbestekoa' dela azpimarratu du Pantailak Euskaraz plataformak

Bikoizketa baino gehiago, barne ekoizpena eta azpidatziak sustatu behar direla azpimarratu zuen Bingen Zupiriak aurreko astean Hamaika Telebistan eginiko elkarrizketa batean. Adierazpen horien harira, baina, Pantailak Euskaraz mugimenduak hainbat kritika eta eskaera egin ditu. Izan ere, adierazpenek agerian “itsutasun estrategiko nabaria” uzten dutela salatu dute.

Pantailak Euskaraz taldeak ohartarazi du erakundeen aldetik ez dela azpidatzien aldeko apustu argirik egin, eta euskarazko ekoizpenari dagokienez, Jaurlaritzak ez dituela ekoizpenak behar besteko irmotasunez lehenesten. Jaurlaritzako sailburuari eskatu diote ez jartzeko bikoizketa azpidatzien eta ekoizpenaren aurka.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image