Feministek udalak erasotutako emakumeak omentzen dituen plaka kendu izana salatu dute Santurtzin

2021eko azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, Santurtziko parkeko tokoi batean plaka bat jartzea erabaki zuen mugimendu feministak. Parkea oroimenerako leku bihurtu zen, errepikatu ez dadin inoiz borrokatzeari utziko ez diotenen sinbolo. Baina aste batzuen ondoren plaka desagertu zen.

Desarpenenaren zein komunikaziorik eta azalpenik ezaren aurrean, udaleko berdintasun-zerbitzuari bilera bat eskatu zioten mugimen feministako kideek. Bilera horretan esan zieten plaka Obra eta Zerbitzuen arloan zegoela, eta handik irtetean berreskura zezaketela. Hala ere, plaka berreskuratzera joan zirenean, ez zegoen bertan. Salatu dutenez, gero, udalak plaka zegoen tokia hesitu zuen indarkeria matxistaren biktimak omentzea eragozteko.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image