Gurpil gainean 13 egun eta 700 km baino gehiago, pentsio duin, justu eta nahikoen alde

Pentsio publiko duin, justu eta nahikoen eskaria gurpil gainean iritsiko da datozen egunetan udalerri eta eskualdeetara, pentsiodunen bizikleta martxarekin. Helburua, herritarrengan kontzientzia sortzea eta pertsona guztientzako bizi-baldintza duinak lortzea dela azaldu dute. Hego Euskal Herria 13 egunez zeharkatuko dute 700 km baino gehiago eginez.

Ekainaren 13an abiatu zuten ibilaldia Alderdi Ederretik. Donostia, Lasarte-Oria, Usurbil, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Zestoa zeharkatu dituzte lehenengo egunean. Azpeitia, Ondarroara, eta, Zornotza eta Plentziatik igaroko den ibilbidearen ondoren, ekainaren 17an iritsiko da Bilbora. Gasteizera hilaren 19an iritsiko da eta Iruñera 21ean. Handik Berara eta Baionara egingo dute, ekainaren 23an. Irundik igarota, ekainaren 25ean Donostiara itzuliko dira. Eguerdian manifestazioa egingo dute bertatik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image