Image

Hazparneko gaztetxeko kide baten aurkako epaia ekainaren 22an ezagutuko da

2021an Lapurdiko herrian etxe baten okupazioan parte hartzea leporatzen diote gazteari. 8.000 euroko kalte ordainak eskatzen ditu jabearen abokatuak. Prokuradoreak 600 euroko isuna eskatu du auzipetuarentzat. Auzia hasi baino lehen, Ttattola gaztetzeak deituta, ehun bat pertsonek elkarretaratzea egin dute auzitegiaren aurrean.

Okupazioa kolektiboki egin zutela oroitarazi dute gazteek. Era berean, okupazioa “zilegi” dela defendatu dute. 2021ean okupatutako etxeak hamar urte zeramatzan hutsik eta egun ere, hala dagoela adierazi dute. Okupazioaren ondoren, Hazparneko Herriko Etxeak obretan dagoen gaztetxea eskuratzeko proposamena luzatu zien gazteei.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image