Hezkuntza

All Stories

Lurdes Imaz, EHIGEko koordinatzailea: 'Ezinbestekoa da kalitatezko irakaskuntza publikoa'

Aldarrikapenerako hitzordua ere izan da Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian. Arabako Errioxako ikastetxe publikoak egiten ari diren lana nabarmendu nahi du EHIGE gurasoen elkarteak ospakizun honetan, eta horregatik aukeratu dute Bastida 29. edizioa ospatezko. Horrela nabarmendu du Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak.

Ekainaren 5ean, Bastidan, izango da Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia

Arabako Errioxak hartuko du, hiru urte beranduago, ikastetxe publikoen eguneroko lana balioan jartzen duen festa eta aldarrikapena. Jaiaren aurkezpena egin dute Gasteizko Arte Ederren museoan.

Pozik agertu da Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzailea, eta gogoratu du jaiaren helburua eskola publikoa aldarrikatzea dela, jai giro batean.

Gasteizek estatuko eskola segregazioko indizerik handienetakoa du

Steilas sindikatuak eta Ikusbide elkarteak hezkuntza sisteman jatorri migratzailea duten gazteen egoera aztertzeko asmoz, ikerketa bat egin dute.
Ondorioztatutakoarekin, mahai gainean jarri dituzte eskola segregazioari buruzko datuak; izan ere, txostenaren arabera, sare publikoko ikastetxe batzuetan pilatzen dira jatorri migratzailea duten ikasle ia denak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image