Image

LABek egonkortasun falta salatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza proiektu berrian

LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Irakasleen finkapen-sistema bertan behera uztea eskatu die Jaurlaritzari, aurten administrazioak sortutako proiektuak ordezko langileen lan-baldintzak prekarizatzen dituelako. Duela bi urte izandako mobilizazio eta grebek akordio bat erdiestera eraman zituen administrazioarekin, honek langileen egonkortasuna eta kontsolidazio prozesua ezarriko zuen. Adierazi dute aurten ez duela egonkortasunik ekarriko administrazioak aurkeztutako proiektuak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image