
'Hazitik gora', Arabako Errioxako ikastetxe publikoen alde
Euskal Eskola Publikoaren 29. edizioa izango da igandean, hilaren 5ean, Bastidan. ‘Hazitik gora’ lelopean, Arabako Errioxako ikastetxe publikoak balioan jarri nahi izan dituzte, eskualdean kalitatezko irakaskuntza euskalduna eskaintzeko ezinbestekoak diren heinean.