
Hondakin ez-arriskutsuen ‘balorizazio-planta’ bat eraiki nahi dute Lezaman
Enpresa pribatu batek hondakin ez-arriskutsuen ‘balorizazio-planta’ bat eraiki nahi du Ganguren mendiaren magalean, Lezaman. Aurreikusitako instalazioak 40 hektareako azalera hartuko luke, Txorierriko korridorearen ondoan. 55 futbol-zelairen tamainarekin alderatu daiteke, eta 4 milioi metro kubikoko edukiera izango du Zaldibarko zabortegiarena bikoiztuz, Euskal Autonomia Erkidegoko handiena izateraino. Bien bitartean, Udalak adierazi du proiektua ez dela bateragarria herriko hirigintza planarekin.