Image

Idurre Eskisabel Larrañaga izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Idurre Eskisabel Larrañaga izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria. 12 urteko ibilbidearen ondoren, Paul Bilbao Sarria ordezkatuko du Kontseiluko ardura nagusienean.

Kazetaritzan eta antropologian lizentziaduna da Eskisabel, ‘Euskaldunon Egunkaria’ eta ‘Berria’-n egin du lan, eta hainbat hedabiderekin kolaboratu du: Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta Euskalerria Irratian, besteak beste.

Euskararen eta feminismoaren arteko harremanaz egindako gogoetengatik ere bada ezaguna. Aurten, Kontseiluak 25. urte betetzen dituen egun berean, abenduak 6, ekitaldia egingo du Durangoko San Agustin Kultur Gunean, eta bertan irudikatuko da kargu hartzea.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image