Image

Iraitz Lazkano, UEMA: “100eko muga gaindituta frogatu dugu beste behin UEMA erakunde publiko sendoa dela”

UEMAk eta Nafarroako Gobernuak hitzarmena sinatu dute, euskararen erabilera areagotzeko ekimenak bideratzeko. Besteak beste, euskararen inguruko aholkularitza, itzulpen zerbitzua eta gazteentzako udalekuak lagunduko ditu. Abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta gutxienez bi aldiz bilduko den jarraipen batzordea ere osatuko dute. Horrez gain, UEMAk ehun udal baino gehiago izatera helduko da martxoaren 25ean.

Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria UEMAko kide bihurtuko dira. Zehazki, 101 udalek osatuko dute mankomunitatea, eta guztien artean 305.000 biztanleko lurgunea osatuko dute. Gai horien inguruan sakonago aritu gara Iraitz Lazkano UEMAko lehendariarekin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image