Irakasle kopurua handitu eta ratioak jaistea adostu dute Hezkuntza Sailak eta sindikatuek

Hezkuntza Sailak eta Irakasle funtzionarioen negoziazio-mahaian dauden sindikatuetako ordezkarien gehiengoak akordioa lortu dute. Akordioak STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen babesa izan du. ELAk, berriz, ituna ez sinatzea erabaki du. “Helburua ikastetxeen antolaketa eguneratzea da, baita sare publikoan estrategikotzat jotzen diren ardatzak sustatzea ere”. Akordioak, hain zuzen, eskola publikoetan izango du eragina.

Ingelesa 3 urtetik aurrera irakasten hastea adostu da, eta ikasgai honetarako irakasleen kopurua handitzea. Lanpostu berriak sortuko dira eta LH Lehen Hezkuntzarako gorputz hezkuntzako irakasle gehiago ere kontratatuko dituzte. Egiturazko plaza ez direnak ikastetxeko plaza egonkor bihurtzea ere adostu dute.

Era berean, Hezkuntza Premia Bereziei loturiko baliabideak gehitzea eta Zuzendaritza-eginkizunak betetzeko baliabideak handitzea ere hitzartu dute. Bigarren Hezkuntzan 20 ikasleko kopurua gainditzen duten taldeei tutoretza bikoitza esleitzea ahalbidetuko da.

Aldaketak izango dira ratioetan hainbat hezkuntza-etapatan; ikasgeletako ikasle kopurua murritzagoa izango da.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image