Jaietan emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gidaliburua aurkeztu da

Bi urteko pandemiaren ondoren eta uda honetan jaiak bueltatzearekin batera, “Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida” aurkeztu da Lakuan. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak banatuko du gida hau, Emakundek, foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako Beldur Barik programaren esparruan egina dago. Udalen artean banatuko da eta jaietan emakumeen aurkako eraso matxistak prebenitzeko herrietan egiten ari diren lana indartzea du xede, berdintasuna eta errespetua ardatz direlarik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image