Jaurlaritzak eta aldundiek koordinazioa indartuko dute sexu-esplotazioari aurre egiteko

Gaur, irailak 23, sexu-esplotazioaren eta pertsonen salerosketaren aurkako nazioarteko eguna da. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak eta Aldundiek koordinazioa indartuko dute, emakume eta neska askok pairatzen duten sexu-esplotazioari aurre egiteko helburuarekin.