Manifestazio jendetsua egin dute Bilbon Osakidetza 'desegiten' ari dela salatzeko

SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek deitu dute manifestazioa. Milaka pertsona atera dira kalera osasun publikoaren alde Bilbon, lehen mailako arretaren egoera larria dela salatu dute.

Pribatizazioaren, murrizketen eta lehen arreta desegitearen kontra egin dute, 'Osakidetza salba dezagun' lelopean. “Gertuko arreta, presentziala, sendoa, publikoa eta kalitatezkoa” aldarrikatu dute. Sagarduiren dimisioa eskatzen zuten oihuak ere nagusitu dira.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image