Milaka tona altzairu errauts jaurti dituzte Zumarragan, 2016tik itxita zegoen zabortegi batean

Gutxienez urtebetez bota dituzte altzairu errautsak itxita zegoen zabortegian, 2021eko martxotik aurtengo martxora arte. Dagoeneko errautsak botatzeari utzi diote, baina makinak lur mugimenduak egiten ari dira bertan. Arcelor Mittalek Zumarragako instalazio hori Hormor enpresari saldu zion. Zumarragako Udalak adierazi du Hormorrek ez duela obra baimenik zabortegian isurketak egiteko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image