Image

Nafarroako Auzitegiak ez ditu murriztuko sexu indarkeriagatik ezarritako zigorrak, ‘soilik baietz da baietz’ legean sartzen badira

Nafarroako Auzitegiak Fiskaltza Nagusiaren irizpidea babestuko du ‘soilik baietz da baietz’ legearen interpretazioari eta aplikazioari dagokionez. Beraz erabaki du, sexu indarkeriagatik ezarritako sententziak ez dituela automatikoki berrikusiko, ezta zigorrak murriztuko ere, baldintza batekin: kondena horiek aplikagarriak izatea lege berriarekin ere.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, ordea, iragan ostiralean, erabaki zuen legeak eragina izan dezakeen espediente guztiak “banan-banan” berrikusiko dituela, fiskaltzaren irizpidearen aurka.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image