
Nafarroako Gobernuak Medikuen Sindikatuaren eskakizunei men egin die
Azken astean greba mugagabea negoziatzeko Osasun saileko eta greba batzordeko ordezkarien artean hainbat bilera egon ostean, Osasun Sailak proposamen eguneratu bat helarazi du medikuen aldarrikapen nagusietarako: ordainsariak hobetzea, lan-gainkarga jaistea eta esklusibotasuna ezabatzea. Oposizioko alderdiek gogor kritikatu duten erabakia. Hala ere, medikuen grebak bere horretan jarraitzen du.