Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du Seaskak aurkezturiko helegitea

Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota du Seaskak azterketak euskaraz egiteko eskubidea bermatzea aldera frantses Hezkuntza Ministerioaren aurka aurkezturiko helegitea.
Seaskako arduradunek baieztatu dutenez, auzitegiak argudio teknikoa eman du helegitea baztertzeko.
Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak Naizen adierazitakoaren arabera, federazioak azterketak euskaraz egitea ahalbidetzen duen 2019ko hitzarmena betearaztea galdetu zuen presazko auzi horretan. Gogora ekartzeko, frantziar Estatuak, Euskararen Erakunde Publikoak eta Seaskak izenpetu zuten 2022ra bitarteko hitzarmen hori. Seaskako ordezkariek ondoko asteotan iragarriko dute nola erantzunen dioten egoerari.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image