Topagune feminista, 20 urtez paradisuak erretzen, ekainaren 11n eta 12an Oñatin

20 urte bete ditu Bilgune Feministak. “Paradisuak erretzen jarraituz” urteurrena ospatzeko jardunaldiak eta egitarau zabala prestatu dute Oñatin, ekainaren 11 eta 12rako.

Bertso saioak, sortzaileen azokak eta hainbat tailer eta kontzertuk osatuko dute egitaraua, besteak beste.
Oñatiko frontoian bertan emango diote hasiera Topagune Feministari.

Iluntzean ekitaldi nagusia egingo dute eta ondoren, urteurreneko abestia sortu duen Ginger Zarauzko taldearekin, IRA, Chocolate Remix eta DJ Miaurekin batera amaituko dute gaua.
Igande goizean, Nomadak Gaittun azoka izango da, Dinagu elkartearekin batera antolatutako emakume sortzaile eta artisauen azoka. Anariren kontzertuk emango dio amaiera topaguneari.

Bertaratzeko sarrerak, Euskal Herriko hainbat txokotan zein sarean daude eskuragarri 40 euroren truke.

Hemen Ginger taldeak sortutako abestiaren zati bat. 20 urtez paradisuak erretzen... eztandak dardara gaitzala!

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image