Txik Txak txartela Gipuzkoako garraio publikoan erabili ahal izango da uda honetatik aurrera

Gipuzkoak eta Iparraldeak beste urrats bat emango dute datorren urtean beren garraio publikoa integratzeko. Gipuzkoarrek Mugi txartelarekin ordaindu ahalko dute garraio publikoa Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; eta ipar euskal herritarrek, berriz, Txik Txak txartelarekin Gipuzkoan. Nork bere txartelarekin ordaindu ahal izango du garraio publikoa Euskal Herriko lau lurralde horietan. Hori datorren urtetik aurrera jarriko dute martxan, baina hori baino lehenago, aste batzuk barru, uztailaren 4tik aurrera, Iparraldekoek aukera izango dute Donostiako eta Irungo autobusetan Txik Txak garraio txartela erabiltzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image