Udalaren erantzunik jaso gabe, alarde parekideak ekin dio Irunen

San Martzial eguna da, jaietako egun handia Irunen, eta pandemiaren etenaldiaren ostean bueltan da ekainak 30eko alardea. Baina aurtengoa ohi bezala, bitan banatuta dator. Alarde parekidea berriro antolatu dute udalaren erantzunik jaso gabe. Antolaketa bere gain har dezala eskatu zioten orain hilabete batzuk Irungo Udalari; baina honek ez du erantzun.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image