Uemako 96. udalerria bihurtuko da Hernani
Astearte arratsaldean egindako bilkuran, Hernaniko Udalak Uemaren estatutuak onartu ditu, eta kide izateko eskaera egin du ondoren. Udalbatzak aldeko hemeretzi botorekin (EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos-Orain Hernani) eta bi abstentziorekin (PSE-EE) onartu du erabakia. Uemak ezagutarazitako datuen arabera, euskaldunen indizea %70 da Hernanin.
Eskaera abenduaren 17an aztertuko du Uemak, batzar nagusian. Hernani mankomunitateko partaide izatea onartzen badute, Uemako 96. herria bilakatuko da. Hernanik 20.362 biztanle ditu, eta ondorioz, Uemako bigarren udalerri handiena bilakatuko da, Zarautzen atzetik.