Zaldibarren gertatutakoa oroitu eta Beltran eta Sololuze omentzeko eskultura bat jarri dute

Otsailaren 6an bi urte igaro ziren Zaldibarko Zabortegia amildu zenetik, eta azpian Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak hil zirenetik. Sololuzeren gorpua bakarrik topatu zuten eta duela urtebete Jaurlaritzak bertan behera utzi zituen Beltranen gorpua bilatzeko lanak. Zabortegian gertatutakoa oroitu asmoz eta bi biktimak omentzeko helburuarekin, Zaldibar Argitu ekimenak oroigarri bat jarri du Eitzaga auzoan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image