Politika

All Stories

Nafarroako Gobernuak 2023 urteko Aurrekontu Orokorrak Parlamentuko taldeekin negoziatzeko prozesua hasi du

Nafarroako Gobernuak 2023 urteko Aurrekontu Orokorrak Parlamentuko taldeekin negoziatzeko prozesua hasi du. EH Bildu eta Izquierda-Ezkerra taldeek parte hartu dute bertan, baina ez Navarra Sumak. Legegintzaren laugarren aurrekontuen lehenengo bi bileretatik impresio onekin atera dira bai Gobernua, zein parte hartu duten alderdiek. Nafarroako Gobernuak 5.215,9 milioi euroko gastu-muga onartu zuen, Nafarroako Gobernuak inoiz izan duen handiena da.

457 presori hirugarren gradua eman die Lakuak; horietatik 25 dira EPPK-koak

Lakuako Gobernuak jakinarazi duenez, 457 presori eman die hirugarren gradua. Horietatik, 25 EPPK-koak dira. Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, "dagoeneko ez dute zentzurik salbuespenek, ezta tratamendu kolektiboek ere".

Espetxe-kudeaketaren lehen urtearen balantzea eta bateratze-lana egin dute Artolazabalek esan du bide luzea eta zaila izan dela. Aurrerapen guztiak Tratamendu Batzordearen eta  teknikarien txostenetan oinarritzen direla azpimarratu du. Sailburuaren esanetan, 'Euskal Espetxe Eredua' erdi-askatasuneko erregimenen igoeran oinarritzen da. Halaber, gehitu du biktimentzako eta biktimarioentzako errestauratibo-prozesuak abian jartzeko hasierako fasea hasi dela.

'Etxera Bidea Gertu' ekitaldian parte hartzeko deia luzatu du euskal gehiego sindikalak

Euskal gehiengo sindikalak ‘Izan bidea’ ekimen sindikalaren barruan egiten duen dinamikaren laugarren kurtsoari hasiera eman dio. Goizean elkarretaratzea egin dute sindikatuek Bibon, eta bertan, Sarek urriaren 8rako antolatu duen ekitaldian parte hartzeko deia luzatu du euskal gehiego sindikalak. Horrez gain, oraindik, urruntze politikarekin eta salbuespeneko espetxe politikarekin guztiz bukatzeko bidea egiten jarraitu behar dela adierazi dute sindikatuek.

Oposizioko talde nagusiak akordioak lortzeko prest agertu dira

Goizean Iñigo Urkullu lehendakariarena izan da txanda, eta arratsaldean talde parlamentarioena. Lehendakariak bost «herri akordio» eskaini dizkie taldeei, eta 40 neurri aurkeztuko dituela ere iragarri du.
Urkulluren aurretik Joseba Egibarrek hitz egin du arratsaldean. Azaldu du autogobernu “hobea” eta “estatu egiturak” beharko liratekeela etorkizuna guztiz bideratzeko. Halere, uste du herritarrek eta euskal erakundeek egoerari “erantzun bikaina” eman diotela.
Herri akordioak aurrera ateratzeko bermea EH Bildu izango dela esan du Iriartek. Elkarrekin Podemos-IU herri-itunetara zabalik, betiere arlo publikoaren defentsa badute oinarrian. PP-Ciudadanos Taldeak, bestalde, akordioak eztabaidatzea proposatu dio lehendakariari, energian eta ekonomian.

Politika Orokorrari buruzko Eztabaidan, Iñigo Urkulluk 5 akordio eskaini ditu

Urte politikoari hasiera eman diote Eusko Legebiltzarrean. «Ziurgabetasunak» baldintzaturiko egoera betean.Iñigo Urkullu lehendakariak hartu du lehenik hitza eta arratsaldean legebiltzarkideek izango dute euren ikuspuntuak plazaratzeko aukera. Euskal gizarteak dituen erronka nagusiei aurre egin ahal izateko, bost herri akordio proposatu ditu lehendakariak. Lankidetza da, lehendakariaren ustez, Euskadik dituen erronkei aurre egiteko modua.

Joseba Egibar, [EAJ]: 'Osoko bilkuraren lerro nagusia akordioak behar ditugula izango da'

Ikasturte politikoari hasiera emango dio ostegunean Eusko Legebiltzarrak; Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldia eskainiko du goizeko saioan. Eguerdi honetan, aldiz,lehendakaria Andoni Ortuzar EBBko presidentearekin bildu da Sabin Etxean legegintzaldiko lehentasunak finkatzeko. Bertan izan da baita Joseba Egibar EAJko legebiltzarkidea ere, eta, adierazi duenez, ostegunean izango den Politika orokorreko bileraren lerro nagusia akordioak bilatzea izango da, haien alderdiarentzat.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image