Image

Politika

All Stories

Pirinioetako bidea saio berezia, Hamaika Telebistan

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. “Beste mugarri izugarri baten moduan irudikatu behar dugu larunbatekoa” azaldu du Etxaburuk. Pirinioetako Bidearen gailurretako eta aireko irudi ikusgarriak eta ekitaldi politikoa zuzenean eskainiko da Hamaika Telebistan, 21:00etik 22:30era, zuzenean, Ana Iruretagoiena eta Maider Galardi kazetariek gidatuta. Ez galdu!

Irati Elizalde: 'Gure ahotsa entzun eta errespetatu dadila eskatzera goaz Piriniotako Bidean'

Gure Eskuk eta kataluniako erakunde sozialek antolatuta, Piriniotako Bidea izeneko ekimena aurrera eramango dute larunbatean. 300 gailur baino gehiago argiztatuko dituzte erabakitzeko eskubidearen alde. Irati Elizalde Gure Eskuko komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image