Image

Politika

All Stories

Iñaki Echanizek (NUPES) irabazi du laugarren hautesbarrutian

Iñaki Echaniz (botoen % 50,1) NUPESeko hautagaia gailendu zaio Annick Trounday (% 49,9) Ensembleko hautagaiari. 89 botoren diferentzia izan da bien artean.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Asanblea Nazionalerako hauteskundeetan bozkatzera deituta zeuden hiru hautesbarrutietan, Macronen koalizioa gailendu da, oro har. Bosgarren hautesbarrutian, Florence Lasserre Ensemble taldeko ordezkariak Sandra Pereira-Ostanel NUPESekoari irabazi dio.
Seigarren barrutian, Lapurdi kostaldean,Vincent Bru (Ensemble) geratu da lehen posizioan, bozen %60,21arekin.

Pablo Gonzalez kazetaria, 100 egun Polonian atxilotuta

Pablo Gonzalez euskal kazetariak 100 egun daramatza Polonian espetxeratuta. 100 egun familiarik gabe, konfiantzazko abokaturik gabe, bere burua defendatu ezinik. Inkomunikatuta egon da denbora luzez, “ehun egun galdu dira, eta inork ezin izango dizkio itzuli”, adierazi dute haren senide eta lagunek. Bideo bat ere argitaratu dute, guztia amaitzen denean zer gertatuko ote den galdetzeko.

Oihana Goirienea Pablo Gonzalezen emazteak Hamaika Telebistari adierazi dio, Pablo Gonzalezen egoera ona dela, maiatzaren 31n jaso zuen bere lehen eskutitza.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image