Image

Politika

All Stories

'Etxera bidea gertu' lelopean, Sare Eguna ospatu dute Lazkaon

'Etxera bidea gertu' lelopean, Sare Eguna ospatu dute Lazkaon. Goizean, herri kirolak izan dira protagonista, herri arteko erronkak eta aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldiak. Ondoren, mobilizazioa egin dute eta bukatzeko, bazkari herrikoia.

Bidea elkarrekin eginik, adierazi dute euskal presoek eta haien senideek jasaten dituzten urraketa guztiak atzean geratzeko bidea geratzen dela oraindik.

Nafarroako bandera erraldoiarekin ‘diru publikoa xahutzea’ leporatu diote Maiari

Iruñeko Udalak adierazpen bat onartu du astearte honetan Presidentetza Batzordean, PSN, EH Bildu eta Geroa Bairen botoekin, gobernu taldearen "xahutzea" eta "opakutasuna" salatzeko.
Ekainaren 24an jarri zuten Iruñeko Foruen Plazan Nafarroako bandera erraldoia. Orotara 178.000 euroko kostua izan zuen, udal gobernuak esandakoa baino %79 gehiago. Noticias de Navarra egunkariak eman zuen egiazko prezioa.

Maite Esporrin PSNko zinegotziak salatu duenez, bandera jartzearekin ados egonik ere, "diru publikoa xahutu da eta egoera ekonomikoarekin bat datorren beste modu batean egin zitekeen". Horrez gain, Navarra Sumak "opakutasunez" jokatu duela esan dute, "banderaren gastua 100.000 eurotik 180.000ra garestitu dela isilarazteagatik".

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidentea kargutik kendu dute ustezko korrupzioagatik

Parlamentuko mahaia Laura Borràs diputatu kargutik kendu dute ostegun honetan. Erakundeak bilera egin du erabakia hartzeko, Kataluniako Auzitegi Nagusiak ahozko epaiketa irekitzea erabaki ostean, prebarikazioa eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
Erabakiak PSC, ERC eta CUPen babesa jaso du, Borras kargugabetzeko aldeko botoa eman dute hiru taldeek.
Borrasek ez du diputatu akta galduko, baina bere eskuduntza guztiak bai; ezingo du bilkuretan bozkatu, ezta parte hartu ere eta ez du soldatarik kobratuko parlamentari gisa.
Aurrekaririk gabeko eszenatokia da, eta argitzeko galdera asko daude oraindik. Oraingoz, Alba Vergés presidenteordeak hartuko ditu Parlamentuko presidente funtzioak.

Oihana Goiriena: 'Sanchezek Pablo babestu beharrean, Polonia babestu du'

Bost hilabete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian behin-behinean espetxeratu eta inkomunikatu zutenetik. Poloniak Errusiako inteligentzia agentea izatea leporatu dio. Hamar urteko espetxe zigorra du jokoan.

Pedro Sanchezek Poloniako zuzenbide estatua errespetatzen ari dela esan du. Gaineratu du Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albares harremanetan dagoela Poloniako bere homologoarekin, gaiaren jarraipena egiteko eta Pabloren familiari laguntza emateko.

Oihana Goiriena Pabloren emazteak berretsi du Pablok bost hilabete daramatzala inkomunikatuta, familiarekin harreman zuzenik izan gabe, konfiantzazko abokatuarekin egon ezinik, epaiketarako data gabe. Pablo Gonzalezen senide eta lagunek Pedro Sanchezi eskatu diote Poloniako Gobernuaren aurrean esku har dezala, Pabloren eskubideak defenda ditzala. Baina honek, ez du halakorik egin.

“Politikaren judizializazioa gainditzea” adostu dute Moncloak eta Generalitateak

Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak bi akordio sinatu dituzte asteazken honetan, “politika desjudizializatzeko” eta “katalana sustatzeko eta babesteko”. Bolañosek eta Vilagrak iragarri dituzte itunak, elkarrizketa-mahaiaren bileraren osteko agerraldietan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image