Image

Politika

All Stories

Anaiz Funosas: 'Arriskatzeko prest gara eta entzunak izan arte bide horretan jarraituko dugu'

1.700 bakegile baino gehiagok bat egin dute uztailaren 23an Ipar Euskal Herriko bazter gehienak eta azpiegitura garrantzitsuenak blokeatzeko deiarekin. Debeku guztien gainetik, blokeatze puntu guztiak jarri dituzte martxan, Biarritzeko aireportua, eta hainbat herri eta trenbide blokeatu dituzte. Finkatutako helburuak bete dituztela azpimarratu du Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak, "debekuaren aurrean, Euskal Herritik erantzun bikaina eman dugu". Berebat, gehitu du jendeak argi duela ezin dela bake prozesu baten planteamendua egin estatuak horien itsukerian eta mendekuan agertzen badira, "Estatu frantsesari argi utzi diogu zeintzuk diren eman beharreko pausuak, prest gara bidean arriskatzeko; entzunak izan arte bide horretan jarraituko dugu"

300 kilometro pedalkadaz pedalkada, presoen eskubideen alde

Etxarritik Donostiara, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuz, 300 km egin dituzte ehunka lagunek Sarek antolatutako V. Bizikleta Itzulian.

Euskal herriratzeekin hasi, graduen progresioa garatuz eta bizi osorako zigorrekin amaituz, etxeratze prozesua egiteko ordua dela azpimarratu du Sarek Donostiako ekitaldian. Horretarako, kalean, aktibo, pausoz pauso edo pedalkadaz pedalkada bidea egiten jarraituko dute.

Hurrengo asteetarako ere ekimenak antolatu dituzte. Abuztuaren 3an Gasteizen, abuztuaren 20an Donostian, abuztuaren 26an Bilbon eta guztiok batera urriaren 8an Ilunben.

'Ibilbide-orri komunista propioa eta eguneratua' aldarrikatu dute GKSk eta IAk Durangon

Asteazkenetik larunbatera egin dute Durangon Gazte Topagune Sozialista GKSk eta IAk. Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta bestelako egitasmoak burutu dituzte hiru egunez, eta, egitarauari amaiera eman dioten kontzertuen aurretik ekitaldi nagusia egin dute Landako Gunean. Hor nabarmendu dute; "proiektu historiko indarberritu bat, zapalkuntza guztiak gainditzea helburu duen proiektu komunista" ari direla sortzen.

Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko du Bake Bideak

Gobernu frantsesari euskal presoen auzia desblokeatu dezan exijitzeko helburuarekin, uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek. Ipar Euskal Herriaren komunikazio-bide oro geldiaraziko dutela zehaztu dute; Funosasek, halaber, zehatu du ekintza “erabakigarria” izango dela.

Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute ekintzaren aurkezpenean, eta blokeorako erabiliko duten materiala ere erakutsi dute: traktoreak, adreiluzko paretak, bidoiak...

Pedalkadaz pedalkada, 3 egunetako bizikleta itzulia euskal presoen eskubideen alde

Sarek bosgarren bizikleta itzulia abiatu du, “Etxera bidea gertu!” lelopean. Etxarrin hasi eta Durangoraino egingo dute, Arabatik pasatuta.
Durangotik Azpeitira joko dute uztailaren 23an. Uztailaren 24an Azpeititik Donostiara, eta bertan, Bulebarrean ekitaldi batekin emango diote bukaera itzuliari.

Silvia Marañon Etxarriko alkateak eman dio ongi etorria 2022ko itzuliari: “Bidean egonen da zer aldarrikatu: salbuespen legeria behin betiko amaitzea eta euskal preso guztien Euskal Herriratzea atzerapen gehiagorik gabe”

Marixol Iparragirrek eta Mikel Albisuk uko egin diote epailearen aurrean deklaratzeari

Deklaratzera deitu dituzte gaur Mikel Albisu eta Marixol Iparagirre Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Albisu bertaratu behar izan du, Iparagirrek bideodei bidez.

Amaia Izko abokatuak azaldu duenez, "ondo" joan da. Ez dute aparteko deklaraziorik egin eta zigorra dagoeneko beterik dutela nabarmendu dute biek ala biek.

Miguel Angel Blanco bahitzea eta hiltzea ETAren zuzendaritzak agindu ote zuen ikertzen ari da Auzitegi Nazionala. Garcia Castellon epaileak martxoan abiatu zuen ikerketa, Dignidad y Justicia elkartearen kereila bat onartu eta gero.

Amaia Izko abokatuak "oinarri juridikorik gabeko" prozeduren irekieraren larritasuna azpimarratu du;“mendekua edo errelatoaren bataila dago honen atzean”.

EH Bildu Iruñea: 'Baliabide publikoaren erabilerari lotuta, inbestigazioa abian jartzeko oztopoak soilik jartzen dituzte'

“Inork ez dezala zalantzarik izan legealdia amaitu baino lehen Mayak, luzamendutan saiatu arren, kontu eman beharko duela bere alderdiaren mesederako udal baliabideen ustezko iruzurrezko erabileragatik”. Argi eta garbi ikusten du EH Bilduk, Presidentzia Batzordeak Iruñeko Udalean ikerketa batzordeak sortzeko ekimena tramitatu zuenetik bi hilabete baino gehiago igaro direnean, Mayaren taldeak oraindik ez duela prozedura hasi. "Ikusten ari garen honek guztiak galdera bakar batera garamatza: zer ezkutatu nahi dute Mayak, UPNk eta Navarra Sumak?" galdetzen du alderdi soberanistak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image