Politika

All Stories

Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 8rako

Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 8rako. 'Elkarbizitzarako. Bakera. Etxerako Bidean' lelopean, arratsaldeko 17:00etan egin dute deia Bilboko La Casillan. Bego Atxa Sareko bozeramaileak azaldu duenez, aurten milaka pertsona biltzea espero dute, hala, ohartarazi du bizikidetza "ezinezkoa" dela presoei aplikatzen zaien salbuespen-legeria desagertzen ez bada

Gizarte Politiketako Sailak 70 milioi euro espetxe kudeaketara bideratuko ditu

Aurrekontu proiektua onartuta, sail bakoitzeko xehetasunak eman dituzte sailburuek. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 528 milioi euro baino gehiago izango ditu, horietatik 70 milioi espetxe kudeaketara bideratuko direnak. Aldiz, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren aurrekontu proposamena ia 140 milioikoa da. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua, berriz, 52,1 milioi eurokoa izango da.

13/13 auziko defentsak eskatu du frogak baliogabetzeko eta auzipetuak absolbitzeko

13/13 auziko epaiketaren azken saioa izan da gaurkoa. Uztailean abiatu zen epaiketa gaur bukatzea espero da, eta sententziaren zain geldituko litzateke auzia. Sei euskal herritar epaitu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean euskal presoekin bitartekaritza lana egiteagatik ETAko kide izateaz akusatuta.

Gaur eta atzo defentsaren abokatuek hartu dute hitza. Hala, Alfonso Zenon, Jone Goirizelaia, Aiert Larrarte, Ibon Altuna eta Jose Mari Elosua abokatuek azpimarratu dute ez dagoela frogarik auzipetuen aurka. Horregatik, eskatu dute frogak baliogabetzeko eta auzipetuak absolbitzeko.

Maria Chivite: 'Eraldaketak ekitatez eta aukera-berdintasunez inplementatzeko lan egingo dugu'

Nafarroako Parlamentuak Foru Komunitatearen egoerari buruzko eztabaida egiten ari da gaur, eta bihar, azaroak 5. Eraldaketak ekitatez eta aukera-berdintasunez inplementatzeko lan egingo dutela azpimarratu du Chivitek: “Aurtengo urtea adierazle sozial eta ekonomiko onekin ari gara ixten, enplegua sortuz eta aurrekontuen aurreproiektu historikoarekin”; “lan handia dugu orain, eraldaketak inplementatzeko ez ezik, ekitatea eta aukera-berdintasuna bermatzeko”.

Sarek manifestaziora deitu du, presoen salbuezpenezko espetxe politikaren amaiera aldarri

Aieteko Adierazpenaren eta ETAren amaieraren 10. urteurrenaren testuinguruan, SAREk larunbatean Donostian egingo duen manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko eta gaur egun dagoen espetxe politikatik lege arruntera pasatzeko eskatzen du mugimenduak.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image