Sanferminetan sudurra hautsitako udaltzaina bera izan zen lehen ukabilkada eman zuena. Iruñeko Kuria kaleko istiluetan ustez parte hartu zuten zortzi lagun atxilotu dituzte egunotan eta bat espetxera bidali du epaileak.

Uztailaren 2an, katalan eta euskal herritarrek 300 gailurretik gora argiztatuko dituzte Pirinio osoan zehar. Etorkizuna erabakitzeko prozesu bat lantzeko, adosteko eta sustatzeko beharra aldarrikatzea du helburu ekimenak. “Beste mugarri izugarri baten moduan irudikatu behar dugu larunbatekoa” azaldu du Etxaburuk. Pirinioetako Bidearen gailurretako eta aireko irudi ikusgarriak eta ekitaldi politikoa zuzenean eskainiko da Hamaika Telebistan, 21:00etik 22:30era, zuzenean, Ana Iruretagoiena eta Maider Galardi kazetariek gidatuta. Ez galdu!