Image

Politika

All Stories

Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea: 'Bere lehen eskutitza jaso dut gaur'

Pablo Gonzalez kazetaria behin-behineko espetxealdian jarraitzen du, inkomunikatuta. Aurreko astean Poloniako epaitegi batek espetxealdia luzatzea erabaki zuen, hiru hilabetez. Oihana Goiriena Pablo Gonzalezen emazteak azken berriak eman dizkigu; helegitea jarrita bi aste barru Poloniako epaitegien erantzuna jasoko dutela; eta inkomunikatuta jarraitzen duen arren, gaur jaso duela bere lehen eskutitza.

Europan herrien aniztasuna onartzeko eskatu du Iñigo Urkullu lehendakariak

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Korsikan izan da. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako autogobernu eredua azaldu eta Estatuarekin hitzarmen berria aldarrikatu du. Estatutuan aitortutako autogobernua garatu eta horretan "sakontzearen" alde egin du, "XXI. mendera egokitzeko".
Bestalde, erakunde publikoetako eta gizarteko bestelako ordezkarien aurrean, "plurinazionalitatea" onartzeko eskatu dio Madrili: ”Estatuari dagokio behar bezala irakurtzea garai berri hau, bere aniztasuna eta pluraltasuna onartzea, eta estatuaren eredu berri bat planteatzea”

Onintze Oleaga: 'Herri eta auzoetan komunitateek eraiki behar dute etorkizuna'

Onintze Oleaga EH Bilduko politika munizipalisten arduradunak udaletatik abiatu daitezkeen politiken aldeko aldarria egin du euskal gizarteak dituen erronka sozial, ekonomiko eta klimatikoen aurrean. Asteburuan antolatu du EH Bilduk lehen Konferentzia Munizipalista Iruñean, nazioarteko ordezkarien parte hartzearekin.

Baionako auzitegia okupatu ondoren, Bakegileek ekainaren 11n mobilizatzeko deia egin dute

Maiatzaren 20an hogeita bost bat bake ekintzailek Baionako auzitegia okupatu dute. Baionako Auzitegiaren sartzea oztopatu dute, bata besteari hodi batzuen bidez lotuz. Frantziako Polizia bertaratu da; auzitegiaren barrenean zein kanpoaldean izan dira poliziak zenbait orduz, eta, azkenean, banan-banan aritu dira protestan zirenei tiraka, ateratzeko. Bortizki jardun dute, baina ez dute inor zauritu. Kanporatze operazioa bukatuta, ekainaren 11ko manifestazioan parte hartzera deitu dute.

Jakes Esnal eta Ion Kepa Parot euskal presoen askatasun eskaeren aurka Frantziako terrorismoaren kontrako fiskaltzak hartutako jarrera salatu nahi izan dute ekintzaren bidez. "Desobedientzia ekintza hau Ion Kepa Paroten eta Jakes Esnalen audientzien ondotik heldu da, berriz ere topo egin baitugu terrorismoaren kontrako fiskaltzaren jarrera oso erasokor batekin. Fiskaltzen jokamoldea salatzeko egin dugu ekintza hau, zinezko oztopoa baitira presoen etxeratzeko bidean, eta, bereziki Esnal eta Parot askatzearen bidean" adierazi dute.

Eneko Andueza: 'Energia berriztagarrien aldeko apustu argia egin behar dugu'

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiarekin bat egin dugu larunbatean antolatu zituzten "Crecer mejor. Hazkunde eredu berria" jardunaldiek emandakoa azaltzeko. Trantsizio ekologikorako bidean, garapen jasangarria goraipatu du gako gisa. Ekonomiak dituen erronken aurrean, Europatik etorritako Next Generation funtsen garrantzia azpimarratu du; horiek proiektu "estrategikoetara" bideratuko direlako.

Eredu ekonomiko “jasangarria, berritzailea eta inklusiboa” eraiki nahi du PSE-EEk

PSE-EEk industria eta ekologiaren inguruan egin duen jardunaldian adierazi du sozialistek trantsizio energetikoaren eta ingurumenaren aldeko apustuan ez dutela onartuko "ez aitzakiarik ez atzerapenik". Eredu ekonomiko “jasangarria, berritzailea eta inklusiboa” eraiki nahi dute Araban, Bizkaian eta GIpuzkoan.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image