Image

Politika

All Stories

Arartekoak informazioa eskatu du Euskal Herriko espetxeetan izandako heriotzei buruz

Eusko Jaurlaritzak Martutenen eta Zaballan izandako heriotzen inguruan ikerketa zabaldu du. Hori dela eta, Arartekoak informazioa eskatu du, eta jakinarazi duenez, barne-ikerketa egiten jarraitzen du gertatutako argitzeko. Bestalde, Maleken familiak iragarri duenez, hildakoaren gorpua Argeliara heldu da jada.

Autopista blokeatu zuten ‘bakegileei’ zigorrik ez ezartzea erabaki du Baionako Auzitegiak

Otsail hasieran epaitu zituzten, uztailaren 23an autobidea blokeatzeagatik. Baiona eta Hendaia artean autobidera oinez sartzea, autobidera objektuak sartzea, zirkulazioa oztopatzea eta manifestazio debekatu batean parte hartzea egotzi zieten.

Prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin zuen hamaika auzipetuentzat. Defentsak berriz, errugabetzea eskatu zuen. Hamar eguneko epea du orain fiskaltzak erabakiaren kontrako helegitea eman nahi badu.

Salhaketa Arabak Euskal Herriko espetxeetan izandako heriotzak salatu ditu

Salhaketa-Arabak gogor salatu du euskal lurraldean preso dauden pertsonek espetxeetan bizi duten egoera. Azpimarratu dute, gertatutako soilik dela icebergaren punta baino ez. Bestalde, Maleken familia bertaratu da eta adierazi duenez, Zaballako kartzelan gertatutako heriotzaren kasuan personatzea erabaki du. Presoa zein egoertan zegoen ikertzeko eta, aurreko asteetan zein heriotzaren egunean bertan, espetxe administrazioak nola jokatu zuen jakiteko

Espainiako ministro kontseiluak emakume eta gizonen parekidetasun legearen aurreproiektua onartu du

Gobernuetako edo enpresetako erabakitze organoetan emakumeen ordezkaritza gutxienez %40koa izatea du helburu legeak. Politika eta zenbait enpresa pribatutan eragingo du arauak. Kotizatzen duten enpresek ez badute araua betetzen, zigorrak ezartzea aurreikusi dute.

Bardeetako poligono militarreko lurrak euskal errepublikaren izenean desjabetu ditu Ehun mugimenduak

NATOtik ateratzeko, errespetuzko harremanak edukitzeko eta bizitza duinak izateko Euskal Errepublika aldarrikatu dute Ehun mugimenduko kideek. Espainian eta Frantzian jarraituz gero, azpimarratu dute ezinezkoa dela NATOtik ateratzea. Gerraren kontrako borroka errepublika propioaren aldeko borroka dela adierazi nahi izan dute ekintzaren bidez.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image