Image

Politika

All Stories

Harrera Elkartea: 'Espetxean gradu garapena izateko enplegurako aukerak egon behar dira'

Presoei behin espetxetik aterata laguntza eskaitzen dion elkartea da Harrera Elkartea; kartzela ostekoak errazteko eta egokitzapen horretan babesa emateko erreferentea; dagoeneko hamar urteko ibilbidea duena. Besteak beste, tramite administratiboekin edo osasun arazoekin laguntzen dute eta bestelako baliabideak ere eskaintzen dizkiete presoei itzulera arintzeko. Jon Ugarte Harrera Elkarteko kidearekin izan gara aurretik dituzten erronkei buruz aritzeko.

Inkomunikazioan oinarritutako zigor guztien baliogabetzea eskatu du Sarek

Sarek uste du Xabier Atristainen auziko epaiak ondorio bakarra behar lukeela; "defentsarako eskubiderik gabe, ezin da zigorrik egon". Beraz, inkomunikazio aldian defentsarik gabe eskuratutako frogetan oinarritutako zigor guztiak baliogabekotzat jo behar liratekeela defendatu du: "Asko dira Xabier Atristainen egoera berean Auzitegi Nazionalak epaitu eta zigortu dituen euskal presoak". "Barne-auzitegiek, Auzitegi Nazionalak eta Auzitegi Gorenak irtenbide juridiko egokia eman behar diete kasu horiei guztiei, egoera hau jasan duten pertsonak ez daitezen Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzera behartuta egongo", aldarrikatu du Sarek.

'Atristain bidea' antzeko beste kasuetara zabaltzeko lanean ari da Etxerat

Batzar nazionala ospatu du Etxeratek Durangon. Atristain auziak zabalduriko bideari erreparatzen ari dira Etxerateko abokatuak, "neurri bera antzeko egoeran dauden preso guztiei" ezartzeko esperantzan. Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko politikarekin amaitzeak mahai gainean jarraitzen du.

Xabier Atristanen auzian Espainiako Gobernuak jarritako helegitea atzera bota zuen Giza Eskubideen Europako Auzitegiak duela astebete.

Nafarroako hamar kultur sortzailek tortura kasuak ikertzeko eskatu dute

Nafarroako hamar kultur sortzailek torturatuen aitortza eta erreparazioa eskatu dute. Tortura kasuak ikertu ditzaten ‘Tortura, demagun epea dagoeneko amaitu dela’ manifestua kaleratu dute.
Ekainaren 25, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan, Torturatuen Sareak Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Ez da anetzeko eskaera bat egiten den lehen aldia.
1983an, Jose Luis Lopez Aranguren filosofoak eta Carlos Castilla del Pino psikiatrak ‘Torturaren aurkako proposamen egonkortzailea’ izeneko idatzia argitaratu zuten.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image