Image

Politika

All Stories

Mertxe Aizpurua: 'CNIren buruaren dimisioarekin ez da ezer argituko, gardentasuna behar da'

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Madrilgo Kongresuan duen bozeramalea izan dugu Hamaika Telebistan, Pegasus auziari heltzeko.

Izan ere, PSOEk atzera bota du ikerketa batzordea eratzeko aukera eskuinaren eta ultraeskuinaren botoekin batera. "Lausotu eta estali egin nahi dute gertatzen ari dena" uste du Aizpuruak. Adierazi dueenz, Gobernuak "gardentasunaz gero eta gehiago hitz egin hainbat galdera gehiago sortzen" dira. EH Bilduko bozeramaleak gaineratu du "arduragabakeria itzela" dela, gobernuaren irudiaren aldetik begiratuta ere.

Aizpuruak uste du "adierazgarria" dela Europako Parlamentuan Pegasusen inguruko ikerketa batzordea martxan jartzen den bitartean, PSOEk batzorde horri atea itxi izana. Sakoneko ikerketa bat eskatzen jarraituko dutela azaldu du, "dimisioak eta neurriak hartu behar dira, baina lehenik zer gertatu den jakin behar da".

Hori horrela, "eskuinaren presioen menpe" ez egoteko eskatu dio Aizpuruak PSOEri. Agintaldia kolokan dagoen galdetuta, Aizpuruak uste du PSOE Gobernuan mantentzeko bide bakarra duela; "orain sostengua ematen diogun indar subiranistekin akordioak egitea".

Urriaren 8an aldarrikapena eta jaia uztartuko dituen egun osoko jaialdia antolatu du Sarek Illunben

Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako 3.127.326 km-ko erronkari amaiera emango dio Sarek Urriaren 8an Donostian. Ondoren jaialdi bat antolatu du, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Belako, Zea Mays, Esne Beltza, Dupla, Rotten XIII eta Trikidantzen kontzertuekin, besteak beste. Sarek adierazi duenez urriaren 8an erronka honi amaiera eman ez ezik, urte luzeetan urruntze-politikaren amaieraren alde aritu diren herritar guztiak batu nahi ditu, politika honen amaiera gauzatzen ari den honetan, berau egi bihurtzeko emaniko bultzada eskertu eta lorpen guztiz gauza dadin aldarrikatzeko. 11:00etan emango zaio hasiera egunari Boulevardean, azken kilometroak egiteko. 12:00etan, Pio XII plazatik hasita, manifestazioa egingo da. Manifestazioari amaiera emateko, ekitaldi “txiki bat” dago antolatuta, bertan komunikatua irakurri eta 15:30ean hasiko da musika-jaialdia Illunberen barruan.

Olonaren hitzen aurrean, gertatutakoa 'guztiz gaitzesgarria' dela adierazi du Foro Sozialak

Voxeko Macarena Olonak Meritxell Batet Kongresuko presidenteari herritar guztien "eskubideak urratzea" leporatu dio. EH Bildu sekretu ofizialetara iristea erraztu izana ere egotzi dio. ondoren, Olonak tortura biktimen testigantzak irakurri ditu iseka tonuan.

Horren aurrean, gertatutakoa “guztiz gaitzesgarria” dela adierazi du Foro Sozialak: “Biktima guztiek, baita torturaren biktimek ere, egia, justizia eta erreparaziorako eskubidea dute. Babes instituzional eta politikoa premiazkoa da”.

Milaka pertsona batu dira Iruñean eta Bilbon ospatutako Aberri Egunean

Igandean, apirilaren 17an, ospatu zen 2022ko Aberri Eguna milaka pertsonen berotasunarekin. "Euskal Errepublika. Bakea, burujabetza, demokrazia" lelopean, EH Bilduk manifestazioa egin zuen Iruñean, eta bertan, ekitaldi politikoan, hitza hartu zuten besteak beste, Joseba Asiron Iruñeko alkate ohiak, Ernaiko Izar Hernandok eta Bakartxo Ruiz Nafarroako parlamentariak. Bestalde, “Euskadi aske” bat eskatuz, Bilbon, EAJko hitzaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria eta EBBko buru Andoni Ortuzarrek hitz egin zuten.

Abadia Adierazpena: 'Korapilatu gaitezen elkarri, askatuko gaituzten loturak adostu arte'

Euskal Herria Baterak Abadiako Adierazpena aurkeztu du Aberri Egunaren bezperan Urruñan, Aberri Eguna mundu zabalean ospatzeko keinuak plazara ateratzea deituz eta euskal ereserkiak abestera animatuz.

Hitza hartu dute besteak beste, Maitena Diribarne eta Mattin Rafu Ruiz de Alda Laaksonen ekitaldiaren sustatzaileak; diasporaren izenean Julieta Gaztañaga eta Carlos Etxepare; eta Ines Osigana musikaria eta Ximun Fusch antzerkilaria.

Konpromisoa hartu dute euskal jendarteak bere egin dezan Aberri Egunaren ospakizuna, herrigintzan batera jarduteko gogoa piztuz. "Gero eta indartsuago izango den komunitatearen eraginez lor dezan Euskal Herriak erabakimen osoa. Goretsi dezagun batera egiteko gai garena. Korapilatu gaitezen elkarri, askatuko gaituzten loturak adostu arte".

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image