
Politika
All Stories
Amaiurko gazteluko gudaren bosgarren mendeurrenaren harira, Amaiurko abesbatza izango da aurtengo Aberri Eguneko ereserkietako bat interpretatuko duena. Asteburu honetan aritu dira grabazio lanetan Batera ekimenak babestuta.
Egiarako Eskubidearen Nazioarteko Egunari lotuta, Estatuaren bortxa pairatu duten biktimak aitortu gabe daudela gogorarazi du Egiari Zor Fundazioak.
Egiari Zor fundazioko kidea den Ixone Fernandezek azaldu duenez, giza eskubideen urraketa jasan zuten pertsona batzuk aitortuak izan dira eta legeak ematen dizkien eskubideak erabili ahal izan dituzte. Hala ere, Estatuak eragindako bortxa pairatu duten gehienen abiapuntua oso bestelakoa dela azaldu du; "urte askotako ukapenaren ondoren, egin zigutenaren egia ezartzeko borrokan jarraitzen dugu, heriotza eta giza eskubideen urraketa bakoitza, salbuespenik gabe, ofizialki erroldatu, aitortu eta erreparatu dadin". Halaber, kasu gehienetan "gertatutakoaren egia itzalez eta argitu gabeko galderez inguratuta" dagoela gogoratu du Egiari Zor fundazioak. Horrez gain, Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa eta heriotza askoren inguruan egia ezartzeko lanean jarraitzen dutela azpimarratu dute. Egia eskubide bat den aldetik, 'Egia jakiteko garaia da' ekimena jarri du martxan. Hemen prentsaurrekoaren zati bat.
Eusko Legebiltzarrak Gazteriaren Legea onartu du ostegun honetan, EAJren, PSEE eta Elkarrekin Podemosen babesarekin. Lege horrek legezko maila ematen dio emantzipatzeko eskubideari, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen eskubideak erdigunean jarriko ditu. Helburu nagusia gazteen emantzipazioaren batez besteko adina 30 urtetik 28 urtera murriztea da.
Eudelek deituta, Ukrainari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dituzte hainbat udaletxetan
Eudelek deituta, elkarretaratzeak egin dituzte hainbat udaletxe atarian. Bost minutuko elkarretaratze isilak eginez, Hego Euskal Herriko dozenaka udalek elkartasuna adierazi diote Ukraniari.
Martxoaren 3a egun adierazgarria da Gasteizen, izan ere, 1976ko martxoaren 03an, greba orokor batean Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituen tiroz. Urtero bezala, egun horretako sarraskia gogoratu dute. Goizean, Martxoak 3ko plazako monolitoaren inguruan bildu dira alderdi, instituzio eta sindikatuak 1976ko sarraskiko biktimak omentzeko. Arratsaldean, sindikatuen omenaldiaren ostean, ohi bezala, manifestazio jendetsua abiatu da, euripean, Foru plazaraino.
Ehunka lagun hurbildu dira Ataungo San Gregorio auzoko pilotalekura Karmele Aierberi azken agurra emateko. “Eskerrik asko herriari emandakoagatik”, herriari emandakoa itzuli dio herriak Aierberi. Bere leialtasuna, eskuzabaltasuna konpromisoa eta euskararen alde egindako lan guztia eskertu eta ibilbide politikoan emandako urratsak ekarri diztute gogora. Omenaldian hitza hartu dute besteak beste, Joseba Alvarez, Martin Aramendi, Arnaldo Otegi edota Juan Karlos Ioldi.
- Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa ireki dute Gasteizen
- Imanol Arzuaga, 'Kima': 'Torturapean egindako deklarazioekin ez litzateke epaiketarik egon behar'
- Iratxe Sorzabal: 'Torturapean, nire burua errunduntzat jotzera behartu ninduten'
- Burujabetzarako bidean herri gogoa berpituz, 300 bat gailur argiztatuko dituzte 'Pirinioetako Bidea' ekimenarekin
- “Elkarbizitzarako bakerako etxerako bidean” hausnarketa dokumentua aurkeztu du Sarek
- Izadi txikia espetxetik atera dute, amarengandik urrunduz