Image

Politika

All Stories

Oihana Goiriena: 'Sanchezek Pablo babestu beharrean, Polonia babestu du'

Bost hilabete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian behin-behinean espetxeratu eta inkomunikatu zutenetik. Poloniak Errusiako inteligentzia agentea izatea leporatu dio. Hamar urteko espetxe zigorra du jokoan.

Pedro Sanchezek Poloniako zuzenbide estatua errespetatzen ari dela esan du. Gaineratu du Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albares harremanetan dagoela Poloniako bere homologoarekin, gaiaren jarraipena egiteko eta Pabloren familiari laguntza emateko.

Oihana Goiriena Pabloren emazteak berretsi du Pablok bost hilabete daramatzala inkomunikatuta, familiarekin harreman zuzenik izan gabe, konfiantzazko abokatuarekin egon ezinik, epaiketarako data gabe. Pablo Gonzalezen senide eta lagunek Pedro Sanchezi eskatu diote Poloniako Gobernuaren aurrean esku har dezala, Pabloren eskubideak defenda ditzala. Baina honek, ez du halakorik egin.

“Politikaren judizializazioa gainditzea” adostu dute Moncloak eta Generalitateak

Espainiako Gobernuak eta Kataluniako Generalitateak bi akordio sinatu dituzte asteazken honetan, “politika desjudizializatzeko” eta “katalana sustatzeko eta babesteko”. Bolañosek eta Vilagrak iragarri dituzte itunak, elkarrizketa-mahaiaren bileraren osteko agerraldietan.

Anaiz Funosas: 'Arriskatzeko prest gara eta entzunak izan arte bide horretan jarraituko dugu'

1.700 bakegile baino gehiagok bat egin dute uztailaren 23an Ipar Euskal Herriko bazter gehienak eta azpiegitura garrantzitsuenak blokeatzeko deiarekin. Debeku guztien gainetik, blokeatze puntu guztiak jarri dituzte martxan, Biarritzeko aireportua, eta hainbat herri eta trenbide blokeatu dituzte. Finkatutako helburuak bete dituztela azpimarratu du Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak, "debekuaren aurrean, Euskal Herritik erantzun bikaina eman dugu". Berebat, gehitu du jendeak argi duela ezin dela bake prozesu baten planteamendua egin estatuak horien itsukerian eta mendekuan agertzen badira, "Estatu frantsesari argi utzi diogu zeintzuk diren eman beharreko pausuak, prest gara bidean arriskatzeko; entzunak izan arte bide horretan jarraituko dugu"

300 kilometro pedalkadaz pedalkada, presoen eskubideen alde

Etxarritik Donostiara, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa zeharkatuz, 300 km egin dituzte ehunka lagunek Sarek antolatutako V. Bizikleta Itzulian.

Euskal herriratzeekin hasi, graduen progresioa garatuz eta bizi osorako zigorrekin amaituz, etxeratze prozesua egiteko ordua dela azpimarratu du Sarek Donostiako ekitaldian. Horretarako, kalean, aktibo, pausoz pauso edo pedalkadaz pedalkada bidea egiten jarraituko dute.

Hurrengo asteetarako ere ekimenak antolatu dituzte. Abuztuaren 3an Gasteizen, abuztuaren 20an Donostian, abuztuaren 26an Bilbon eta guztiok batera urriaren 8an Ilunben.

'Ibilbide-orri komunista propioa eta eguneratua' aldarrikatu dute GKSk eta IAk Durangon

Asteazkenetik larunbatera egin dute Durangon Gazte Topagune Sozialista GKSk eta IAk. Hitzaldiak, tailerrak, kontzertuak eta bestelako egitasmoak burutu dituzte hiru egunez, eta, egitarauari amaiera eman dioten kontzertuen aurretik ekitaldi nagusia egin dute Landako Gunean. Hor nabarmendu dute; "proiektu historiko indarberritu bat, zapalkuntza guztiak gainditzea helburu duen proiektu komunista" ari direla sortzen.

Uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko du Bake Bideak

Gobernu frantsesari euskal presoen auzia desblokeatu dezan exijitzeko helburuarekin, uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatuko dutela iragarri dute Bakegileek. Ipar Euskal Herriaren komunikazio-bide oro geldiaraziko dutela zehaztu dute; Funosasek, halaber, zehatu du ekintza “erabakigarria” izango dela.

Ipar Euskal Herriko hainbat pertsona ezagunek parte hartu dute ekintzaren aurkezpenean, eta blokeorako erabiliko duten materiala ere erakutsi dute: traktoreak, adreiluzko paretak, bidoiak...

Pedalkadaz pedalkada, 3 egunetako bizikleta itzulia euskal presoen eskubideen alde

Sarek bosgarren bizikleta itzulia abiatu du, “Etxera bidea gertu!” lelopean. Etxarrin hasi eta Durangoraino egingo dute, Arabatik pasatuta.
Durangotik Azpeitira joko dute uztailaren 23an. Uztailaren 24an Azpeititik Donostiara, eta bertan, Bulebarrean ekitaldi batekin emango diote bukaera itzuliari.

Silvia Marañon Etxarriko alkateak eman dio ongi etorria 2022ko itzuliari: “Bidean egonen da zer aldarrikatu: salbuespen legeria behin betiko amaitzea eta euskal preso guztien Euskal Herriratzea atzerapen gehiagorik gabe”
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image