Inaxio Oiarzabal Sareko bozeramaileak garrantzitsutzat jo du Autonomia kalea betetzea jendarte honek presoen egoerari "aterabidea" emateko beharra aldarrikatzen duela erakusteko. Horrez gain, adierazi du gaurko mobilizazioak erakutsi behar duela "urrunketarekin bezala, salbuespeneko legediarekin amaitzeko erabateko kontsentsua dagoela jendartean, baita arlo sindikal eta politikoan ere".
