Image

Politika

All Stories

GKSk manifestazioak antolatu ditu Bilbon eta Iruñean urtarrilaren 28rako

Astearte honetan agerraldia egin du GKSk Gasteizen, bertan eman du deialdien berri, manifestazioak “Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!” lelopean egingo dira.

“Enpresari handien eta agintarien erasoaldiari” aurre egiteko helburuarekin antolatu dituzte manifestazioak. Salatu dutenez, bankari eta enpresari handiak negozioa egiten ari dira langileen kontura. Eta batez ere, gazte langileen bizi baldintzak “prekarioak” direla diote, kapitalismoaren ondorioz.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hirugarren graduei aplikatzen dien etengabeko blokeoa salatu du Sarek Durangon

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hirugarren graduei aplikatzen dien etengabeko blokeoa salatu du Sarek Durangon. “Mendekua oinarri duen politika Auzitegi Nazionaleko ateetatik sartzen denean, justiziak leihotik alde egiten du” adierazi du Sarek. Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradura eta erdi-askatasunera igarotzea onartu dien 33 presoetatik 23 errekurritu ditu fiskaltzak. Horietatik 6 espetxera eta bigarren gradura itzuli dira; eta 13 Espetxe Zaintzako Epaitegiaren erabakiaren zain daude.

Hurrengo hitzordua urtarrilaren 7an izango da, Bilbon.

Karmele Solaguren sakabanaketaren biktima gogoratu dute Barañainen

Barañainek Karmele Solaguren, urruntzearen biktima, omendu du astearte honetan, bere heriotzaren 18. urteurrenean. 2004ko abenduaren 6an, Karmele Solaguren Sorian hil zen, Ekain semea bisitatzera autoz zihoala.

Karmele Gogoan Herri Ekimenak gogorarazi duenez, "duela hiru urte, Barañaingo Udalak mozio bat onartu zuen, Karmele sakabanaketaren biktima gisa aitortzeko. "

Bizilagunek loreak eskaini dizkiote, monumentuaren magalean utzita, Karmeleren omenez, emozioz beteriko ekitaldi batean. Karmele gogoan zaitugu oihuen artean amaitu da ekimena.

Sara Fernandez oroitu, eta urruntzea amaitzeko eskatu dute Iruñean

Aurten hemeretzi urte bete dira Sara Fernandez iruindarra euskal presoei ezarri zaien urruntze politikaren ondorioz hil zenetik. Asteartean mobilizazioa egin dute Iruñean Etxeratek deituta, “salbuespen neurriak eten” lelopean. Aldapa kalean bukatu dute mobilizazioa, eta ekitaldia egin dute ondoren.

Fernandez oroitzeaz gain, bere memoria eta aitortzaren aldeko elkarretaratzea izan da, urruntze politikak hildako beste senide eta lagunekin batera, eta salbuespenezko espetxe politika behingoz atzean uzteko aldarrikatu dute.

2003an Sara kotxe istripu baten hondorioz hil zen Valdemoroko espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zihoala.

Mayaren ustezko jarraipenari buruz, Iruñeko EH Bilduren irakurketa

Maya alkatea hurrengo hauteskundeetan zerrenda buru gisa aurkeztuko ote den edo ez, galdera ikurren artean dago. Alderdi barruko arazoetan sartuko ez dela adierazi du Iruñeko EH Bilduk, baina argi dutela, eskuindarren “agerraldi tamalgarriak” Udalaren kudeaketak duen paralisia areagotzen duela, eta horrek asko kezkatzen dituela.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image