Image

Politika

All Stories

Sara Fernandez oroitu, eta urruntzea amaitzeko eskatu dute Iruñean

Aurten hemeretzi urte bete dira Sara Fernandez iruindarra euskal presoei ezarri zaien urruntze politikaren ondorioz hil zenetik. Asteartean mobilizazioa egin dute Iruñean Etxeratek deituta, “salbuespen neurriak eten” lelopean. Aldapa kalean bukatu dute mobilizazioa, eta ekitaldia egin dute ondoren.

Fernandez oroitzeaz gain, bere memoria eta aitortzaren aldeko elkarretaratzea izan da, urruntze politikak hildako beste senide eta lagunekin batera, eta salbuespenezko espetxe politika behingoz atzean uzteko aldarrikatu dute.

2003an Sara kotxe istripu baten hondorioz hil zen Valdemoroko espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zihoala.

Mayaren ustezko jarraipenari buruz, Iruñeko EH Bilduren irakurketa

Maya alkatea hurrengo hauteskundeetan zerrenda buru gisa aurkeztuko ote den edo ez, galdera ikurren artean dago. Alderdi barruko arazoetan sartuko ez dela adierazi du Iruñeko EH Bilduk, baina argi dutela, eskuindarren “agerraldi tamalgarriak” Udalaren kudeaketak duen paralisia areagotzen duela, eta horrek asko kezkatzen dituela.

Voxek lerro guztiak gurutzatu ditu Irene Monterori Diputatuen Kongresuan egindako eraso matxistekin

'Soilik bai da baietz' legeak zatiketa handia eragin du Parlamentuan. Aste honetan, hainbat akusazio egin dira Irene Montero Berdintasun ministroaren aurka, epaileak "matxistatzat" jo baititu.

Voxek Diputatuen Kongresuan duen diputatu batek gogor egin du Berdintasun ministroaren aurka, Sexu Askatasunaren Lege Integrala onartzeagatik. Monteroren erantzunak hainbat talde parlamentarioren txalo zaparrada jaso du, hala nola PSOE, ERC, EH Bildu edo Ciudadanosena. Hainbat politiko izan dira Irene Monterori sare sozialetan babesa adierazi diotenak.

Mertxe Aizpurua: ‘Eskuinak, Monteroren aurka egiteaz gain, politika feministen aurka egiteko ere erabili du legea’

Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailea Kongresuan elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan; Madrilgo aurrekontu ituna eta EAEko aurrekontuen negoziazioa, Estatuko biktimak, ‘Soilik bai da baietz’ legearen polemika politikoa eta Melillako auzia hizpide.

Enrique Maiak argitu du ez duela erabaki alkatetzara aurkeztuko den ala ez

Maiak esan du erabakia hartu gabe duela oraindik eta denbora behar duela erabakitzeko. Hautagai gisa aurkeztuko ez balitz, Yolanda Barcina ordezkatu zuenetik hamabi urteko zikloa itxiko luke.

Bestalde, Joseba Asiron izango da EH Bilduko hautagaia, Elma Saiz PSNko zerrendaburua eta Txema Mauleon Nafarroa Zurekin koalizioko zerrendaburua aurkeztuko dira. Geroa Bairen hautagaia nor izango den jakiteke dago.

 

 

Eusko Jaurlaritzak egiaztatu du EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek alde bakarrez utzi dutela aurrekontuen negoziazioa

Koalizio bakoitzak Pedro Azpiazu Ogasun sailburuarekin hiru bilera egin ostean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk adierazi dute osoko zuzenketa aurkeztuko dietela Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuei.

Maddalen Iriarte EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak hedabideen aurrean hitz egin du eta jakinarazi du itxitzat jotzen duela gobernuarekin zabalik zuen negoziazioa. Iriartek azaldu duenez. “Ez dugu negozitzeko benetako asmorik ikusi, eta ez gara antzezteko ariketa batean egongo”.

Elkarrekin Podemos-IUk ere osoko zuzenketa aurkeztuko du, Miren Gorrotxategik azaldu duenez Jaurlaritzak hasieratik argi utzi die ez duela oposizioko taldeen babesik behar aurrekontuak aurrera ateratzeko, EAJk eta PSE-EEk gehiengoa baitute Legebiltzarrean.

Azkenik, PP+Cs eskuineko koalizioak "nahiko eskasa" ikusten du Eusko Jaurlaritzaren planteamendua, baina ez dio negoziatzen jarraitzeari uko egin.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image