
Politika
All Stories
2022ko otsailaren 24an Errusiaren inbasioa hasi zen Donetsk eskualdean. Ukrainako Armadak azken hilabeteetan etsaiaren erasoei aurre egitea eta herrialdearen ekialdeko eta hegoaldeko hainbat eskualdetan lurraldeak berreskuratzea lortu dute.
Gatazka hasi zenetik 8.000 zibil baino gehiago hil dituzte Ukrainan, Giza Eskubideetarako NBEren Bulegoaren arabera. Ukrainako gerra hasi eta urtebetera, Gasteizen, erakundeak bildu dira elkarretaratze batean.Urteurren honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizen, Bilbao plazatik Andre Mari Zuriaren plazara.
Francori seme kutun izendapena kentzeko erabakia hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta horri buruz hitz egin dugu Esti Elduaien EH Bilduko batzarkidearekin. Elduaienek “txalotu” egin du erabakia, baina “lehenago” egin behar zela dio. Hala ere, nabarmendu du prozesu horiek uste baino “zailagoak” direla, “ezjakintasun handia” dagoelako.
Elduaienek azaldu du Espainian onartutako Trantsizio Demokratikoaren Legearen harira etorri dela erabakia: “Lege horrek jasotzen duenaren arabera, gisa honetako errekonozimendu guztiak bertan behera utzi behar dira, baina konturatu gara instituzio askok ez dakiela zein errekonozimendu dituen ere; informazio hori guztia artxiboan dago”.
Hori horrela, EH Bilduko batzarkideak azaldu du Lege horri tiraka Foru Aldundiari eskatu zitzaiola gisa honetako errekonozimenduak kentzeko, baina ez zuela horri buruzko informaziorik. Orduan, historiagile bati agindu zion ikerketa lana, eta horren bidez ezagutu dituzte Francoren zein diktadura defendatu zuten beste hainbat pertsonaren errekonozimendu eta dominak: “Trantsizioaren eta Frankismo garaiaren ezkutatze eta ezikusia egitearen ondoriozko informazio gabezia baten ondorio ere izan da erabakia hain berandu etorri izana”.
“Kereila Argentinarra Babesteko Estatuko Koordinakundeak” (CEAQUA) frankismo garaiko Estatuko segurtasun indar eta kidegoetako agenteen aurka aurkeztutako lau kereilaren berri eman du Madrilen CCOO sindikatua eta Amnesty Internationalen eskutik. Kereila horien artean Maria Concepcion Edo Gilena dago, Iruñeko epaitegietan aurkeztutakoa. Torturak eta tratu iraingarria jasan zituen 1973ko ekainean, 19 urterekin, Telefonicaren eraikinetik sindikatu baten eskuorriak jaurti ondoren.
- Agustin Aizpuru, Usansolo Herria: “Bizkaiko Foru Aldundiak batzorde gestore bat sortu behar du”
- Udaltzain guztiek suzko armaz patruilatzea proposatu dute
- Presoen gradu eta baimenen sailkapena espetxeetako zuzendarien esku egongo da
- Martxoak 3 elkarteak salatu du erakundeek oroimenezko hitzarmena aldatu dutela
- Trans Legea eta abortuarena onartu dituzte behin betiko
- Juan Karlos Herrador donostiarrak baldintzapeko askatasuna eskuratu du