Image

Politika

All Stories

Udaltzain guztiek suzko armaz patruilatzea proposatu dute

Suzko armen erabilera arautuko duen dekretuaren oinarria aurkeztu dute. 9 milimetroko Parabellum kalibreko pistola ibili beharko dute, eta zerbitzuan dauden bitartean bakarrik, inoiz ez zerbitzutik kanpo. Babes txalekoak, girgiluak eta ebakien aurkako eskularruak ere eramango dituzte.

EH Bilduk eta EP-IUk armak derrigor ibiltzearen kontra agertu dira. EAJk, PSE-EEk, PP+C's-k eta Voxek, berriz, erabakia babestu dute.

Martxoak 3 elkarteak salatu du erakundeek oroimenezko hitzarmena aldatu dutela

Elkarteak kritikatu duenez, 2021eko azaroan elkarte memorialistek eta Gogora institutuak adostutako hitzarmena aldatu dute. Helburuen artean ez da Biktimen Oroimenezko Zetroaren sorrera agertzen; eta, horren ordez, dokumentuak dioenez, xedea izango da “1976ko martxoaren 3ko gertakariek inguruko memoriaz ikerketa, dokumentazio eta inbentario egitea.

Juan Karlos Herrador donostiarrak baldintzapeko askatasuna eskuratu du

Etxerat elkarteak jakinarazi du asteazken honetan. Herradorrek hamasei urte egin ditu espetxean, eta iazko apirilaren 26tik hirugarren graduan zegoen. Herrador 2007an atxilotu zuten. Urte gehienak Toledoko Ocañako kartzelan egin ditu. Bertatik Kantabriako Duesora lekualdatu zuten 2020. urtean. Duesotik Euskal Herrira ekarri zuten euskal preso hau 2022ko maiatzean, eta hirugarren gradua onartu zioten.

Bete beharrik gabeko sei hilabeteko kondena batekin amaitu da Nekane Txapartegiren aurkako auzia

Txapartegik 2007an egin zuen ihes, espetxe zigorra saihesteko. Iazko apirilean Euskal Herrira itzuli zen, Auzitegi Nazionalak jakinarazi ostean ez zutela ETArekin lotura izateagatik epaituko. Espainiako Auzitegi Nazionalak sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio, dokumentazioa faltsutzea egotzita, baina ez du betetzeko beharrik izango.

Txapartegi 1999an atxilotu zuten, eta inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen. Auzitegi Nazionalak 11 urteko espetxe zigorra ezarri zion 2007an, ETAko kidea izatea egotzita. 2016 atxilotu zuten Suitzan, eta 2017. urtean zigorra agorturik zegoela onartu zuen Auzitegi Nazionalak eta Suitzan aske utzi zuten Txapartegi.

Asier Karrera presoaren gradu aldaketa salatzeko adierazpena onartu du Azkoitiako udalbatzak

Asier Karrerari hirugarren gradua kendu izanaren aurrean, astelehenean, Bozeramaile Batzordeak, Azkoitiko bizilagunaren egoera salatzeko adierazpena onartu du, non ebazpenen bateragarritasuna eta graduen progresioarekiko errespetua eskatzen den. Adierazpenaren alde bozkatu dute EAJ, EH BIldu eta Azkoitia Bai alderdiek.

Urritik joan zen ostiralera arte, hirugarren graduan zegoen Asier Karrera. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak, ordea, erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen, eta Karrerak espetxera itzuli behar izan du. Udal erakundeak azpimarratu du Karrerak bere zigorraren hiru laurdena beteko duela maiatzean eta baldintza guztiak betetzen dituela hirugarren graduan egoteko.

Azkoitiko Sarek, bestalde, Karreraren egoera salatzeko elkarretaratzea du deituta asteazkenerako; 19:00etan elkartuko dira, plazan.

Agus Hernan, Foro Soziala: “Sintonia handia dago egungo diagnostikoetan”

Agus Hernan Foro Sozialeko kidearekin hitz egin dugu EPPKarekin egindako azken bilera hizpide. Bere esanetan, azken fase honetako beren helburua da beren ibilbidearen ibilbidea modu zabalean konpartitzea.
Hernanek azpimarratu du “sintonia handia” dagoela egindako diagnostikoetan, eta nabarmendu du lehenengo foroetan zehaztutako hamabi gomendioetatik hamaika “gauzatuta, gauzatzear edo gauzatzeko markoa definituta” daudela. Zentzu horretan, “marko erresolutibo integral” bat sortzen ari dela azpimarratu du. Hala ere, azkenaldian hainbat oztopo argitara ateratzen ari direla adierazi du, eta nabarmendu du “salbuespen politika” indargabetu egin behar dela.
Era berean, Foro Sozialeko bozeramaileak azpimarratu du “lan marko egonkorra” izan dutela fase honetan, zortzi bilera egin dituztela, eta dokumentu ugari elkartrukatu dituztela.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image