
Politika
All Stories
Gaur, urtarrilak 8, #BIDEAN lelopean, espetxe salbuespenaren aurkako mobilizazio egun handia da. Mikel Mundiñanorekin hitz egiteko aukera izan dugu Hamaika Telebistan. "Azken urteetan, beti, balorean jartzen ari gara urrunketari dagokionean emandako urratsak, baina oraindik ezin dugu egoera normalizatu, lehenbailehen urrrunketarekin amaitu eta salbuespena indagabetu behar da" azaldu du.
Etxerako, elkarbizitzarako eta bakerako bidean, euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioak egin dituzte milaka lagunek Euskal Herriko hamaika txokotan. Hemen dituzue irudi batzuk bilduma batean bilduta.
Hainbat lagun eta senidek euskal presoei euren elkartasun eta babesa helarazi diete urtezahar gauean Martuteneko espetxearen kanpoaldean.
Bilbotik, manifestazioa abiatu aurretik, Sareko bozeramailea den Inaxio Oiarzabalekin hitz egin dugu. garai honetan Elkarbizitza eraikitzen jarraitzeko mobilizatzea beharrezkoa dela azpimarratu du, "eraikuntza honetan bide honek aurrera egin ahal izateko gizartea da bide honetan jarraitzeko berme nagusia", "oraindik korapilo asko daude askatzeko ". "Espero dugu 2022an urrunketarekin amaitzea, eta baita euskal presoei legeak dioen bidea egiten uztea ere" nabarmendu du..
Hona hemen euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioaren irudiak Baionatik. Anaiz Funosas Bake Bideako bozeramaileak jakinarazi duenez, 2000 pertsona batu dira.
Arratsaldeko manifestazioen aurretik mahai ingurua antolatu du Sare Herritarrak Bilbon, Euskalduna jauregian. Gatazka politikoaren lau biktima elkartu ditu mahaiaren bueltan: Robert Manrique, Naiara Zamarreño eta Rosa Lluch ETAren biktimak, eta, Maider Garcia eta Idoia Zabalza estatu indarkeriaren biktimak.
- Alderdi eta sindikatu ugaritako ordezkariek euskal presoen 'salbuespen egoera' amaitzeko eskatu dute Euskalduna Jauregian
- 'Etxerako bidean' manifestazioaren jarraipen berezia, Hamaika Telebistan eta hamaika.eus atarian
- Euskal presoen eskubideak aldarrikatuz, urtarrilaren 8an herritarrak kalera irtengo dira
- Nafarroako Parlamentuak 2022ko aurrekontuak onartu ditu
- Eusko Legebiltzarrak 2022ko aurrekontuak onartu ditu
- Mikel Albisuk ukatu egin du Ordoñezen hilketarekin inolako zerikusirik duenik