Zaballako kartzelako zuzendaritzak ziurtatu dio bakartzetik aterako dutela eta ez duela zelda partekatu beharko. Apirilaren 19tik gose greban egon da Garikoitz Etxeberria, zazpi presok adierazi diote elkartasuna ekintzara batuta.

Zaballako kartzelako zuzendaritzak ziurtatu dio bakartzetik aterako dutela eta ez duela zelda partekatu beharko. Apirilaren 19tik gose greban egon da Garikoitz Etxeberria, zazpi presok adierazi diote elkartasuna ekintzara batuta.
“Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea” egotzita atxilotu zituzten, 2019an, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. 2021ean Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei.
Fiskaltzak zortzi urteko espetxe zigorra eta zazpi urteko zaintzapeko askatasuna eskatu zuen haietako bakoitzarentzat. Abokatuek helegitea jarri zuten Gorenean, eta asteazkenean aztertuko dute.
ANkerkeriari Stop taldeak, elkarretaratzeetara deitu dute egoera salatzeko. Agurainen, Amurrion eta Gasteizen izango dira, asteazkenean, 19:00etan.
Ficoban ospatu zuten larunbatean "Itsasargia, Nazioarteko Konferentzia".10. urteurrenaren atarian, erabakitzeko eskubidea gauzatu arte, ilusioz lan egiteko konpromisoa berretsi du Gure Eskuk. Hala, lurraldeen arteko lankidetzan sakontzearen garrantzaia ere azpimarratu zuten.
Atera dituzte Primo de Rivera faxistaren gorpuzkiak Erorien Haranetik. Primo De Riveraren eta Frankoren gorpuak ateratzeko erabaki politiko bat nahikoa izan den bitartean, gaur gaurkoz, euskal herritar asko beraien senideen gorpuzkiak Madriletik Euskal Herrira ekartzeko borrokan daude. Euren gertukoen egoera argitzeko zain jarraitzen dute askok.
SEA patronalaren aurrean elkarretaratzea antolatu dute. 24 ordu baino gutxiagoan bi garraiolari hil dira aste honetan Araban. Bi garraiolariak gogoratu eta omendu dituzte, eta lan baldintza kaxkarrek ondorio latzak dituztela eta heriotzak eragiten dituztela salatu dute.