Image

Politika

All Stories

Legebiltzarrak errepublika eta erabakitzeko eskubidea ahalbidetzea eskatu du

EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek egin dute akordioa. Ostegun honetan aurkeztu dute Gasteizko Legebiltzarrean. Espainiako Estatuaren izaera plurinazionala aitortzeko beharra azpimarratu dute.

Maddalen Iriartek, EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko eledunak, premiazkotzat jo du erabakitzeko gaitasuna duen subjektu politikoa izatea. Era berean, urgenteak diren politika publikoak norbere “beharren eta errealitatearen arabera” heltzeko eskaera egin du.

Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen Legebiltzarreko bozeramaileak esan du Espainiako Estatuak nazio aniztasuna onartu behar duela.

De Miguel auziko zigortuak apirilaren amaierara arte ez dira espetxean sartuko

Arabako Lurralde auzitegiak Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia jaso ondoren, iragarri zuen 10 eguneko epea zituela espetxean sartzeko; hau da, martxoaren 31ra arte. Hala ere, Alfredo De Miguel, Koldo Otxandiano, Aitor Tellería eta Xabier Sanchez Robles zigortuek asteazken honetan jaso dute jakinarazpen ofiziala. Hori dela eta, martxoaren 30ean jaso dutenez, 10 egun balioduneko epea apirilaren amaierara arte ez dira kartzelan sartuko.

Aimarren familiak mobilizazioa antolatu du udaltzainen “inpunitatearen” kontra

Martxoaren 6an Zabalgana auzoan patinete elektrikoan zihoan 16 urteko adingabe bati, Gasteizeko bi udaltzainek, ustezko jipoia eman zioten. Gurasoek salaketa jarri zuten eta horrelako kasu bat ahanzturan ez gelditzeko, elkarretaratzea antolatu dute asteazken honetan Andre Mari zuriaren plazan.

Estitxu Garai, EHUko irakaslea: “Horrelako egun sinbolikoek orubea jartzen dute herri izaten jarraitzeko”

Aberri Egun bateratua ospatzeko deia egin du Euskal Herria Batera plataformak. Estitxu Garai plataformako kidearen esanetan, “herri moduan aurrera egiteko, ezinbestekoa da erronka batzuei modu bateratuan heltzea”. Hori horrela, dio horrelako egun sinbolikoek “lotura emozionala” sortzen dutela, eta horrek “orubea” jartzen duela etorkizunean ere “herri izaten” jarraitzeko.
‘Badugu, bagara’ lelopean ospatuko dute Aberri Eguna. “Herri bat eta komunitate bat bagarelako, eta izaten jarraitu nahi dugulako”. Era berean, Garaik azpimarratu du beren asmoa dela “baldintzak” jartzen segitzea urtez urte modu bateratuan ospatu ahal izateko Aberri Eguna Euskal Herri osoan.
Hori horrela, Aberri Egunaren bezperan, apirilaren 8an, ekitaldi bat egingo dute Miramar jauregian, eta ordezkaritza zabalak hartuko du parte. Horrez gain, hurrengo egunerako, apirilaren 9rako, “keinu bat batera” egiteko deia egin die herritarrei.,

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image