Skip to main content

1.068 tortura kasu izan dira Nafarroan 1960-2015 urteen artean

Politika

Nafarroan 1979tik 2015era arte izandako tortura kasuak jasotzen dituen txostena eman dio Kriminologiaren Euskal Institutuak Nafarroako Gobernuari. Txostenaren arabera, 1979tik 2015era bitartean 676 pertsonak salatu dute torturak eta bestelako tratu txarrak jasan dituztela Nafarroan, eta kasuak gutxienez 825 izan direla uste dute.

Frankismoan eta trantsizio garaiko urteetan izandako tortura ikertua zuen Kriminologiaren Euskal Institutuak berak aurrez. Horiei orain argitaratutakoak gehituta, 1.068 dira, denera, identifikatutako tortura kasuak; kaltetuak, berriz, 891 lagun.